miércoles, 30 de mayo de 2012

Aurkezpenerako PREZI-a

Hona hemen aurkezpenaren egunean erabili genuen PREZI-a. Aztertu ezazue behar beste! http://prezi.com/3pcavnxe_vf6/eta-hezkuntzan-zer/

Aurkezpenean erabilitako PowerPointa

Beste hainbat ikastetxetan... ADIBIDEAK


Gure ikastetxea ez da kalitatearen kudeaketarako eredu bat ezarriko duen lehena, eta beraz, zuen zalantzak are gehiago argitzeko asmoz, hona hemen beste ikastetxe batzuetan izandako esperientziaren adibide batzuk.



Centro Maria Auxiliadora (Leon)


Deustuko Salesianos Ikastetxea


Colegio Marista Castilla



Colegio El Rosario (Colombia)



Aintzinako Andra Maria Ikastetxea


Colegio Padre Dehon (Alicante)


La Salle Ikastetxea (Beasain)



Colegio El Carmelo (Amorebieta)



Lauro Ikastola (Loiu)


Begoñazpi Ikastola (Bilbo)






Nolako ONDORIOAK izango ditugu?



Ondorioak anitzak izango diren arren, nagusienak azalduko ditugu ondoren:

\    Langileen parte-hartzea, inplikazioa, eta beraz, talde lanean jardutearen ondorioz, unitate bezala aritzea, denok bat izanik.

\    Prozesuen bidezko gestioari esker, lanerako giro egokiagoa eta emaitza hobeak lortuko dira, eta era berean, ikastetxearen ahulguneak ezagutu eta horiek konpontzeko bideak bilatzeko aukera.

\    Hezkuntza-kalitatearen kontrol zehatza lortuko dugu.

\    Etengabeko hobekuntza prozesu batean murgiltzea eta horrek dakarren berrikuntza pentsamoldea garatzea.

\    Gizarteari begira, balio soziala handitzea lortuko da. 

\    Bezeroen asebetetzea, erabateko kalitatea lortzearen ondorioz. 



Hona hemen, Deustuko Salesianos ikastetxean EFQM eredua ezarri ondoren izandako ondorioak, adibide bezala ezarriz.



Ohiko zailtasunak




Ezjakintasuna eta beldurra à Alde batetik, normalean dugun gaiaren inguruko informazio eskasak eta aurreiritziek eraginda, beldurra agertzen da lankideen artean. Jakina da, esfortzua eskatzen duen prozesu luzea dela, eta emaitzak ez direla berehala ikusiko, baina saiatzeko erabakia hartzen badugu, emaitza ezinhobeak lor ditzakegula ere, kontuan izan behar dugu. 

Beraz, gaiaren inguruan informatu eta formazioa jasoz gero, beldur hori kaleratu eta beste ikastetxe batzuek EFQM ereduari esker lortutako emaitzak ikusita,falta zitzaigun ausardia hori lor dezakegu!

Gogorik ezaà Pausu bat aurrera eta bi atzwera ematen ditugunaren sentsazioa zortzea normala da, batez ere hasieran; izan ere, aurretik esan dugun bezala, emmaitzak ez dira bat-batekoak izango, eta esfortzu eta pazientzia beharko dira.

Dena dela, bidea erakunde espezifiko, edo beste erakunde baten eskuz egiten badugu, errazago egingo zaigu (adibidez, Formación para la Acción).




Handitasuna, harrokeria à Behin emaitzak lortuta, eta sariak jaso direla, ohikoa da topera heldu zarela, dena lortu duzula pentsatzea. Baina gauzak ez dira horrela, eta beti izango dugu ikasteko zerbait, nahiz eta gauza asko ikasi izan eta emaitza oso positiboak lortu izan.

 Gizartean aldaketa etengabea da, eta horren isla izan behar gara gu eskolan, hobekuntzarako bide berriak bilatuz eta amore eman gabe


Ikus ezazue Jorge Bucay-ren elefantearen ipuina kontatzen duen bideo hau... eta ez dezagun amore eman!




NORK hartuko du parte?


Ikastetxearen hobekuntzan sinisten duten eta horretarako bidea gure esku dagoela uste duten persona oroko parte-hartu ahal izango du. Boluntario aurkeztuko dute haien burua, arrakasta lortzeko, proiektuan sinistu beharra baitago.

Hala ere, aurretik esan bezala, prozesuaren arduradun bat eta prozesurako gestioan laguntzaile bat egon beharko dira. Egokia litzateke lantalde horretan inplikaturik dagoen departamento bakoitzetik ere persona bat izatea.

Kalitate arduradun horren profila, honakoa izango litzateke:


martes, 29 de mayo de 2012

NOLA egingo dugu kudeaketa?



EFQM Eredua jarraituz, eta pixkanaka-pixkanaka, gestioa hobektzera eramango gaituzten prozesu eta faseak betez. Hau da, PROZESU BIDEZKO KUDEAKETAREN BIDEZ.

Prozesu honek, fase ezberdinak ditu, eta sarrera baten gaineko balio erantsia sortzeko xedez egiten diren jardueren segida bezala definitzen da, bezeroaren eskaerak erabat asebeteko dituen emiatza erdiesteko aurrera eramaten dena.

1. FUNTSEZKO PROZESUAK IDENTIFIKATU ETA HAUTATZEA

a) Gestioaren planifikazioa eta kontrola
b) Hezkuntza-eskaintza
c) Finantza eta material-baliabideen gestioa
d) Gizakien gestio eta garapena
e) Kalitatea gestionatzeko sistema

2. LANTALDEA OSATZEA

Gutxienez, prozesuaren arduradun bate eta prozesurako gestioan laguntzaile bat izango dira, eta egikia litzateke lantalde horretan inplikaturik dagoen departamentu bakoitzetik pertsona bat izatea.

Gizatalde horre lan plana definitzeaz gain, taldekideak prozesurako gestioan eta taldekako lanabesetan prestatuko direla bermatu beharko du.

3. PROZESUA MUGATZEA

Prozesuko sarrera eta irteera guzti-guztien lehen eta azkeneko atazak definitu behar dira.

4. "GAUR NOLA EGINGO" DEFINITZEA

Guretzat prozesu berria denez, momentuz, etapa hau ez da beteko.

5. PROZESUAREN OINARRIZKO HELBURUAK FINKATZEA

Zuzendaritza taldeak emandako orientazioak oinarri harturik eta prozesu horrek eragindakoaren iritziak jasota, lortzea esperi diren helburuak eta lagungarri suerta daitezkeen adierazleak definituko dira.

6. ARAZOAK IDENTIFIKATU ETA BERRESTEA

Prozesuan ondo ez dabiltzan aspektuak identifikatu beharko dira. Identifikatutakoan lehentasunezko hurrenkeran antolatu behar dira hainbat riizpide kontuan izanik (larritasuna, zailtasuna...), arazoen lehentasun-gradua finkatuz.

7. "NOLA EGIN BEHARKO GENUKEEN" DEFINITZEA

Prozesua gaur egun nola egiten den eta horrixe dagozkion arazoak aztertu ondoren, bi auekra ditugu:

.- Prozesua hobetzea, atzemaniko arazoak konponduz

.- Prozesu osoa birplanteatzea, bestela diseinatuz era eraberrituz.

Beraz, aurretiko sarrera batean azaldutako PLAN, DO, CHECK ACT hobekuntzarako zikloa aplikatzeaz arituko ginateke.

8. ADIERAZLEEN PANELA IDENTIFIKATZEA

5. fasean finkatutako adierazleak egokiak diren, aldatu behar diren ala beste batzuekin osatu behar diren erabaki beharko da fase honetan. Hurrengo galderak lagungarri suerta daitezke:

.- Zertarako neurtu behar dugu?
.- Zer neurtu behar dugu?
.- Mom, noiz eta zein maiztasunez komeni da neurtzea?
.- Nola neurtu behar da?


9. HELBURUAK ETA ADIERAZLEAK HEDATZEA. PROZESUA PRAKTIKAN EZARTZEA

Azken urratsa, prozesuan zehar egin beharreko atazak ahalik eta hobekien zehaztea da, bertan inplikaturik dauden departamentuak eta pertsonak identifikatuz.

Azkenik, ezarpen plana ezarriko da, non prototipoak egitea komeni den ala ez, beharrezkoa den komunikazioa eta prozesu berriak ondorioztatuko dituen aldaketak estandaritzatzeko une egokia zehaztu beharko da.